2. Bideoa: Moot08
Bi bideo hauek ikusi ondoren hurrengoa ondoriozta dezakegu:
Blog (edo weblog) bat, ohar, istorio edo artikuluak argitaratzen diren Interneteko webgune bat da. Blogariak mezuak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Egitura aldetik goiko markoak bloga identifikatzen du, zutabe nagusian mezuak eta erantzunak agertzen dira, eta alboko zutabean, besteak beste, egilearen deskripzioa, estekak, etiketak, kategoriak, mezuen artxiboa eta harpidetzeko loturak egon ohi dira.
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak, baina badira talde, elkarte, erakunde eta enpresenak ere. Bertan publika daitezke, askatasun osoz, albisteak, iritziak, poesiak... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat. Blog gehienak irauteko asmoz sortzen dira baina badira ere gertakizun baten berri emateko sortuak direnak. Blogen aldaera bat mikroblogak dira; hauen bereizgarria da mezuak laburrak direla (gehienez jota 140 karaktere normalean) eta egileak une honetan zertan zaude galderari erantzuteko eginak dira. Mezuak normalean egileak definitutako komunitate batentzat zuzenduta daude. Komunitate horiek - lagunenak, lankideenak...- gizarte-sareak egituratzen dituzte.
Mezuetan testuaz gain argazkiak, bestelako irudiak, aurkezpenak, animazioak eta bideoak ere txerta daitezke. Elementu multimedia hauek web zerbitzari batean kokatu behar dira txertatu (embed) aurretik. Multimedian oinarritzen diren blogak daude: fotoblogak, bideoblogak eta audioblogak (podcast edo deskargatzeko irrati-saio asinkronoak, musikakoak edo MP3 blogak).
Blog bat egiteko bi aukera daude: berariazko editore bat erabiliaz, hala nola Wordpress, sortu eta web-ostatu batetara igo edo blogak editatzeko plataforma bat erabiltzea. Plataforma hauek blog-txantiloiak eskaintzen dituzte eta blogari ostatu ematen diote. Hauetako batzuk doakoa dira, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak plataforma hauetako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.
Tim O'Reillyri buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, hurrengo bideoa oso aproposa izango da.
TIM O'REILLYren WEB ORRIA:
Hurrengo bideoa Web 2.0-ri buruzko informazio oso praktikoa ematen du. Bideoa ikusi ostean ikusitakoari buruz hausnartu egingo dugu.
Gu geu gara web 2.0. Horrela definitzen dute, azaltzeko nola web berria bidea den guztion artean komuna den sarea eraikitzeko. Izan ere, edozeinek sortu, moldatu, igo, ezabatu, gorde ala deskargatu dezake hainbat informazio web 2.0.an. Horrek ondorio onak zein txarrak ekar ditzake, erabiltzailearen helburuen arabera, baina sarea ezinbesteko tresnatzat ikusten duen jende kopurua handituz eta handituz doala ezin dezakegu ukatu.
Hasierako web 1.0 atzean geratu da bideoan ikusi dugunez, informazioa guztion esku baitago orain eta ez webmaster baten menpe bakarrik lehen bezala. Internet eredu berri honek aukerak zabaltzen ditu lanerako, ikasteko, komunikatzeko edota soilik aisiarako baliagarriak diren webguneak eskeiniz eta denbora errealean berriztatuz informazio guztia.
Azken aurrerapen hori egia da gaur egungo beste komunikabide batzuk atzean utzi ditzakeela, paperean argitaratzen direnak batik bat. Web 2.0ri esker edozein datu, informazio edo berri moldatu daiteke edozer gertatzen den une berean. Bestalde, aspaldiko informazio baten bila bagaude internet datu banku izugarria da.
Beraz, oraindik Web 2.0 erabiltzen dugunoi hainbat gauza geratzen zaizkigu deskubritzeko sare hain handi honetan. Erabilera ona emanez, ezinbesteko tresna bihurtu daiteke.