BILATU

jueves, 12 de noviembre de 2009

BLOGAK HEZKUNTZAN



Geure aiton-amonek ez lukete inoiz pentsatuko zer nolako gizarte informatizatua zetorren gazteak zirenean. Teknologia berriek hainbat baliabide eskaintzen dituzte, ikusi dugun moduan, gizartekide guztien artean informazioa elkartrukatzeko eta , azken finean, komunikatzeko.

Orain arte blog bat nola egiten eta egituratzen den ikasten egon gara. Behin gauzarik oinarrizkoenak ikusita, zein erabilera mota eman diezaiokegun pentsatzean, hainbat erantzun bururatzen zaizkit. Izan ere, blogak dituzten erabilpen ugarietaz gain, hezkuntzan tresna oso erabilgarriak izan daitezke segun zein den gure helburua.

Lehen eta bigarren hezkuntzan, edo zehatzagoak izateko, hizkuntza idatzia menperatzen duten ikasleek, blogetan erabilea mota bat ikus ditzakete. Nire aburuz, bi bide daude:


Lehenengoa da irakasleak sortutako blog batean, ikasleek parte hartu eta eragile bihurtzeaz gain, ikasteko baliabide bezala erabiltzea. Adibidez, irakasgai zehatz batean, ingurunearen ezaguera, irakasleak klasean ikusitakoa birpasatzeko eskemak edota laburpenak igo ditzake, esteka interesgarriak ikasitakoa erreforzatzeko edota gaiarekin erlazionatutako bideo edota jolas interaktiboak eskeini ditzake. Modu horretan, klaseko lanaz aparte ikasleen laguntza iraunkor eta jarraikor bat izango lukete.

Bigarren aukera ikasleek beraiek blog bat egitean datza, guk lasean egin dugun bezala. Gaiari buruzko idazlan errazak egin litzakete, edota euren artean informazioa konpartitu ere, guzti hori ikasketa prozesua indartzeko xedearekin eta irakasleak gainbegiratua beti.

Haur hezkuntzan aldiz, aukerak mugatuagoak dira ikasleek eragile zuzenak izatea nahi badugu, batez ere hizkuntza idatzia dela eta. Hala ere, irakasleak sortutako blog bat hainbat bide ireki ditzake klase barnean. Adibidez, irakasleak jolas interaktibo bilduma sor dezake, baita beste hezkuntzarako baliabide batzuen bilduma (irudiak, fitxak, bideoak, abestiak...). Guzti hori haur hezkuntzan oinaritua, gaiez ala adinez antolatua (adibidez) eta horrela, eskuragarri izango ditu hainbat baliabide bai klasean haurrekin aurrera eramateko (jolas interaktiboak) zein beste egoeretan erabiltzeko, adibidez, gurasoek erabili dezakete haurra laguntzeko baliabide moduan. Irakaslearen tresna moduan, erregistro hori hor gordetzen da eta urtero erabili daiteke, noski, berriztatzeaz gain.

No hay comentarios:

Publicar un comentario