BILATU

lunes, 26 de octubre de 2009

ESTEKAK, Link-ak... saiatzen

Hemen, esteka, link edo hiperbinkuloa sartuko dugu. Horretarako joango gara helbide honetara eta bideo hau ikusiko dugu


.
Honetan, bideo bat sartuko dugu informazioaren gizarteari buruzkoa

jueves, 22 de octubre de 2009

TIM O'REILLY: ETORKIZUNA HEMEN DAGO




Tim o’Reilly, Irlandan jaio zen, Cork-en zehatz mehatz, 1954 an. Software askearen aldekoa izan zen, Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea izan zen eta Perl Lengoaiaren garapenean parte hartu zuen.

Harvard unibertsitate prestigiosoan ikasketak egin zituen eta graduatua lortu ondoren,internet eta informatikan interes handia piztu zitzaion. 1992an The Whole Internet User’s Guide& Catalog argitaratu zuen, interneteri buruzkoa.

Beste lan batzuk argitaratu ditu, web sozial honen jakinbeharreko guztiak azalduz. Horretaz gain, O’Reilly, O’Reilly Mediako (editoriala) zuzendaria da. Askok eta askok idazle hoberenetarikoen artean kokatzen dute. Bere bloga, O’ Reilly Radar deitutakoa, erreferentzia da teknologia berrietan agertzen diren tendentzia berri guztiak ulertzeko.

Bestalde, Tim O’Reillyk sakondu egin du etorkizuneko teknologietan oinarritutako teorietan. Izan ere, bere ustez, oraindik askok etorkizun hori deskubritu eta disfrutatu behar dugu, hurrengo bideoan esaten digun moduan.







Tim O'Reillyri buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, hurrengo bideoa oso aproposa izango da.




TIM O'REILLYren WEB ORRIA:

http://tim.oreilly.com/




lunes, 19 de octubre de 2009

Hurrengo bideoa Web 2.0-ri buruzko informazio oso praktikoa ematen du. Bideoa ikusi ostean ikusitakoari buruz hausnartu egingo dugu.



Gu geu gara web 2.0. Horrela definitzen dute, azaltzeko nola web berria bidea den guztion artean komuna den sarea eraikitzeko. Izan ere, edozeinek sortu, moldatu, igo, ezabatu, gorde ala deskargatu dezake hainbat informazio web 2.0.an. Horrek ondorio onak zein txarrak ekar ditzake, erabiltzailearen helburuen arabera, baina sarea ezinbesteko tresnatzat ikusten duen jende kopurua handituz eta handituz doala ezin dezakegu ukatu.

Hasierako web 1.0 atzean geratu da bideoan ikusi dugunez, informazioa guztion esku baitago orain eta ez webmaster baten menpe bakarrik lehen bezala. Internet eredu berri honek aukerak zabaltzen ditu lanerako, ikasteko, komunikatzeko edota soilik aisiarako baliagarriak diren webguneak eskeiniz eta denbora errealean berriztatuz informazio guztia.

Azken aurrerapen hori egia da gaur egungo beste komunikabide batzuk atzean utzi ditzakeela, paperean argitaratzen direnak batik bat. Web 2.0ri esker edozein datu, informazio edo berri moldatu daiteke edozer gertatzen den une berean. Bestalde, aspaldiko informazio baten bila bagaude internet datu banku izugarria da.

Beraz, oraindik Web 2.0 erabiltzen dugunoi hainbat gauza geratzen zaizkigu deskubritzeko sare hain handi honetan. Erabilera ona emanez, ezinbesteko tresna bihurtu daiteke.