Hurrengo bideoa Web 2.0-ri buruzko informazio oso praktikoa ematen du. Bideoa ikusi ostean ikusitakoari buruz hausnartu egingo dugu.
Gu geu gara web 2.0. Horrela definitzen dute, azaltzeko nola web berria bidea den guztion artean komuna den sarea eraikitzeko. Izan ere, edozeinek sortu, moldatu, igo, ezabatu, gorde ala deskargatu dezake hainbat informazio web 2.0.an. Horrek ondorio onak zein txarrak ekar ditzake, erabiltzailearen helburuen arabera, baina sarea ezinbesteko tresnatzat ikusten duen jende kopurua handituz eta handituz doala ezin dezakegu ukatu.
Hasierako web 1.0 atzean geratu da bideoan ikusi dugunez, informazioa guztion esku baitago orain eta ez webmaster baten menpe bakarrik lehen bezala. Internet eredu berri honek aukerak zabaltzen ditu lanerako, ikasteko, komunikatzeko edota soilik aisiarako baliagarriak diren webguneak eskeiniz eta denbora errealean berriztatuz informazio guztia.
Azken aurrerapen hori egia da gaur egungo beste komunikabide batzuk atzean utzi ditzakeela, paperean argitaratzen direnak batik bat. Web 2.0ri esker edozein datu, informazio edo berri moldatu daiteke edozer gertatzen den une berean. Bestalde, aspaldiko informazio baten bila bagaude internet datu banku izugarria da.
Beraz, oraindik Web 2.0 erabiltzen dugunoi hainbat gauza geratzen zaizkigu deskubritzeko sare hain handi honetan. Erabilera ona emanez, ezinbesteko tresna bihurtu daiteke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario